• APIRILAK 11   |   2023-2024 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2021/22 kanpaina

1. VI. ESPERIENTZIA. LIZARRA IKASTOLAN EHUNZANGOA ELIKATZEN

Lizarra Ikastolako LH 4. mailako ikasleak irakurri dituzten liburuekin JUUL ehunzangoa elikatzen ari dira. JUUL hauteskundetan bozkagai dauden liburuak irakurri ondoren, gelara ekarri eta azalaren fotokopia egiten dute. Ondoren, hankatxoak jarri eta ehunzangoan gehitu egiten dituzte.


Fitxategia jaitsi

2. V. ESPERIENTZIA: LIBURUTEGI IBILTARIA

Andra Mari Ikastolan irakurzaletasuna bultzatzeko sortu dugun jarduera hau aurkeztera gatoz. Covid garaia dela eta, liburutegi ibiltariaren ideia martxan jarri genuen. Ikastetxean hiru gurdi liburutegi ibiltari ditugu, Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntza lehenengo eta bigarren ziklorako.

Informazio guztia ikusteko klik egin beheko atalean.

 


Fitxategia jaitsi

3. IV. ESPERIENTZIA: IPUIN BATEN AZALA BIRSORTUKO DUGU?

ERENTZUN IKASTOLA, VIANA
Irakurketaren unerik gogokoenetako bat, irakurketa baino lehenago hasten da, azalarekin, hain zuzen. Zer kolore ikusten ditugu? Zein pertsonaia agertzen dira? Zein da izenburua? Zer gertatuko da? Ipuin baten azalari begira, hainbeste gauza imajina ditzakegu. Une magikoa da, ireki eta barruan zer sekretu ezkutatzen dituen jakin aurretik. Azal batzuk gainera mundialak dira!


Fitxategia jaitsi

4. III. ESPERIENTZIA: OPARITZEKO IPUINAK

III. ESPERIENTZIA: OPARITZEKO IPUINAK

Lesakako Tantirumairu Ikastolan egindako jarduera aurkeztu nahi dizuegu. Irakurketa sustatzeak garrantzi handia duela jakin badakigu eta, modu berean, idazketa sustatzeak ere bai. Hori kontuan izanda, LH 3. mailako ikasleek "Oparitzeko ipuinak" asmatu dituzte.


Fitxategia jaitsi

5. II. ESPERIENTZIA: LIZARRA IKASTOLAN IRAKURTZEN

Kaixo JUUL kideak:

Lizarra Ikastolako LH 3. mailako ikasleak irakurketa saioaz gozatu zuten aurrekoan. Eta, literaturaz gozatzeaz gain, beste hainbat alor landu zituzten. Hartara, ipuinen bidez hiztegia ikasi, ortografia landu eta hizkuntzak indartzen dituzte, besteak beste.

Informazio gehiago erantsitako artxiboan!


Fitxategia jaitsi

6. I. IDEIA: LETRAK LAU HAIZETARA

LETRAK LAU HAIZETARA

Nafarroako Liburutegiak irakurketa kalera ateratzeko asmoarekin, “Letrak lau haizetara” ekimena aurrera eraman zuen orain dela gutxi.

Antzerako zerbait gure herrietan barna egingo bagenu???

Informazio guztia erantsitako dokumentuan dator.

Segi irakurtzen!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.